Igandean hasiko da Iraurgi SBko teknifikazio eskola

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko ira. 16a, 18:11

2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako jokalariak hasiko dira lanean.

Igandean, irailaren 21ean, Iraurgi Saskibaloi taldeko nesken teknifikazio eskola hasiko da herriko kiroldegian. Egun horretan 2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako neskek izango dute aukera saskibaloiaz gozatzeko.

Honako ordutegia izango dute jaioturtearen arabera:

2003an jaiotako neskak: 10:00etan Azpeitiko kiroldegian.

2004an jaiotako neskak: 10:00etan Azkoitiko kiroldegian.

2005ean jaiotako neskak: 11:30ean Azpeitiko kiroldegian.

2006an jaiotako neskak: 11:30ean Azpeitiko kiroldegian.