Maila altuko partida izango da gaur, kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko ira. 19a, 10:15

Iraurgi SBk Urrezko Adecco mailako Palencia taldearen aurka jokatuko du, 21:00etan hasita.

Gaur, ostirala, Zilarrezko Adecco mailako Iraurgi SB taldeak maila bat altuagoko Quesos Cerrato Palenciaren aurka jokatuko du lagunarteko partida, Azpeitiko kiroldegian. 21:00etan hasiko da neurketa, eta denboraldia prestatzeko beste proba garrantzitsu bat izango da Iker Buenoren mutilentzat.

Iazko denboraldian, Quesos Cerrato Palenciak bigarren postua lortu zuen Urrezko Adecco mailako sailkapen orokorrean, eta lauko finala jokatu ostean, bigarren postua eskuratu zuten. Gainera, taldea Palentziakoa den arren, Euskadiko Selekzioan Ander Arrutiren taldekide izan diren bi gipuzkoarrek jokatzen dute bertan: Urko Otegi eta Jon Kortaberria.

Maila altuko partida interesgarria izango dela espero dugu gaurkoa, eta guztiok gonbidatu nahi zaituztegu harmailetatik gure taldea animatzera! Han ikusiko garelakoan!