Iraurgiko hainbat jokalari deitu dute kadete eta infantil mailako Gipuzkoako aurre-selekziorako

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko urr. 3a, 10:06

Igandean Manteo kiroldegian izango dira entrenamenduak. Infantil mailakoek 16:00etan egingo dute saioa eta kadeteek jarraian entrenatuko dute, 17:30ean.

Beste urte batez martxan dira Gipuzkoako aurre-selekzioak, eta azken urteotan ohikoa den bezala, Iraurgi Saskibaloi taldeko hainbat jokalari deitu dituzte bertara. Datorren igandean, urriaren 5ean, izango dituzte entrenamenduak kadete eta infantil mailako jokalariek, Donostian. Saio guztiak Manteo kiroldegian izango dira, infantilak 16:00etan eta jarraian, 17:30ean, kadeteak.

Ondorengo jokalariak deitu dituzte ISBetik:

Infantil mutilak: Garikoitz Olazabal, Unai Amenabar, Beñat Garmendia.

Infantil neskak: Maite Merketegi, Alazne Lizundia, Nerea Soraluze, Alaitz Ezama, Miren Ezama, Maria Otaegi.

Kadete mutilak: Alain Mugika, Aimar Olaizola, Mikel Iriarte, Ibón Loinaz, Asier Larrañaga.

Kadete neskak: Larraitz Larrañaga,  Izaro Lizundia, Amaia Loyola, Ana Ugarte.