Garagardo Azokaren baitan, mus txapelketa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2014ko urr. 16a, 12:45
Mus txapelketaren kartela.

Urriaren 18an, zapatua, izango da, 16:00etan hasita. Garagardo Azokaren baitan ospatuko da Berdura Plazan. Izena ISBko tabernan edo Azkoitiko Zurt tabernan eman beharko da. Egunean bertan, Berdura Plazan ere egin ahalko da, 15:00etatik aurrera.

Aurreko asteburuan hasiera arrakastatsua izan zuen Azpeitiko VI. Garagardo Azokak, eta datorren asteburua oraindik eta jendetsuagoa izatea espero dugu. Horretarako, egitarau interesgarria dauka prestatuta Iraurgi Saskibaloi Taldeak. Denetan interesgarriena larunbat arratsaldeko mus txapelketa izango da.

Urriaren 18an, larunbatean, 16:00etan hasiko da mus txapelketa azkarra, eta hainbat sari banatuko dituzte irabazleen artean. Lehen sailkatuentzat 1.000 euroko saria izango da, bigarrenek 500 euro eta bi afari irabaziko dituzte, hirugarrenek 250 euro eta bi afari, eta laugarrenek, berriz, bi afari. Izen ematea 30 euro kostatuko da eta ISBren tabernan edo Azkoitiko Zurt tabernan egin ahalko da inskripzioa larunbat aurretik. Egunean bertan, berriz, Berdura Plazan izena emateko aukera izango da, 15:00etatik aurrera.

Mus txapelketaz gain, hainbat aukera izango da Garagardo Azokan. Ostiralean, dagoeneko ohikoak diren Downtown trio eta Piti (Elvisabueloko abeslaria) izango dira oholtza gainean. Baina aurretik, sorpresa moduan, Iraurgi Saskibaloi taldeko Michael Mayer amerikarra izango da oholtzan abesten. Amerikarrak, gitarra eskuetan duela, hainbat kanta ezagun abestuko du. Larunbatean, berriz, Azkaiter Pelox taldea zuzenean entzuteko aukera izango da.

Gogoratu nahi da erreserbak ostirala 17:00ak baino lehen Iraurgi SBren tabernan egin beharko direla, eta hortik aurrera Garagardo Azoka bertan egingo direla. Pertsonako bost euro aurreratu beharko da erreserba egiteko.