Herri Urratsera joateko deia egin, eta autobusa antolatu dute Azpeititik

Maiatzaren 12an Herri Urrats festa izango da Senperen, Ortzadarra lelo hartuta. Kilometroak 2024ko antolatzaile taldeak hara joateko deia egin du, eta Azpeititik autobusa antolatu dute. Autobuserako izen ematea maiatzaren 10ean bukatuko da.

Ortzadarra lelo hartuta Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats jaia ospatuko da maiatzaren 12an, Senperen (Lapurdi). Festa horretara joatera deitu ditu herritarrak Kilometroak 2024ko antolatzaile den Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.

Azpeititik Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute Azpeititik. 09:00etan irtengo du anbulatorio aurretik, eta 19:00etan izango du itzulerako ordua. Autobuserako izena maiatzaren 10eko 13:00ak baino lehen eman behar da, ikastolako idazkaritzan. Ikasberriko kideek 7 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 13 euro.