Palestinako sarraskiaz: azaroaren 11n kalera!

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2023ko aza. 8a, 09:52

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistatik gutun honen bitartez azaroaren 11n Euskal Herriko hainbat lekutan egingo diren mobilizazioetara dei egiten du. Hendaiako mobilizaziora joateko autobusa egongo da Azpeititik.

Gerra lehertu zenetik inolako babesik eta laguntzarik gabe daude palestinarrak, azken hilabetean 10.000tik gora herritar hil direlarik, besteak beste. Palestinarren erresistentziarako eskubidea defendatzea beharrezkoa da genozidio honen aurrean.

Bestalde, Israel estatu hiltzaile gisa seinalatzeaz gain, ezinbestekoa da sarraskiaren konplize guztiak seinalatzea, tartean PSOEren Espainiako Gobernua eta bere sostengu diren alderdiak.

Gure eskualdetik Hendaiako mobilizaziora joateko hitzordua jarri dugu, 10:00etan, Azpeitiko Esklabetan. Dei egiten zaituztegu egoera honen aurrean mobilizatzera!

Palestina aurrera!