Ireki du lehen erakusketa Axun Aizpuruk

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2010ko mar. 9a, 11:00

Erakusketa/axun

Ostiral arratsaldean ireki zuen Axun Aizpuruk bere lehen erakusketa; Bergaran izan zen, Nahikari tabernan. Axun Aizpuru "pozik" dago koadroek izandako harrerarekin. "Bergarako eta Azpeitiko lagunak elkartu ginen inaugurazioan gehienbat, eta askorek ez zekiten pintatzen nuenik ere!". Beraz, sorpresa hartu zuten Aizpururen koadroak ikustean. 

 

Lagunei asko gustatu zitzaizkien koadroak, baina Aizpururen ustez "lagunen iritzia ez da oso fidagarria". Inaugurazioaren bukaeran, ordea, bi gizon edadetu inguratu zitzaizkion (horietako bat pintore profesionala da), eta "gauza on batzuk" bazeudela esan zioten, eta gustura dago. Hiru astez izango da erakusketa Bergarako Nahikari tabernan.