Mutxikoak Olazko Amaren plazan egingo dira igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko mar. 7a, 13:00

Mutxikoak dantzak egiteko juntadizoa jarrita jenuen igandean 12:00etarako plazan, baina ez ditugu plazan egingo, Olazko Amaren plazan baizik. Izarraitzeko VI. Zuzenien igoera bertikala ere igandean da, eta parte hartzaileak plazan egoten dira ordu horretan, mokadua izaten dute, denboren berri ematen dute bozgorailuetatik eta sari banaketa ere inguru horretan izaten da. Elkarri enbarazu egiteko beharrik ez dagoenez, Olazko Amaren Plazan egingo ditugu Mutxikoak, 12:00etatik 13:30etara bitartean. 

Hemendik aurrera hilero egingo dira Mutxikoak, bigarren igande guztietan. Jai honetan Olazko Amaren plazan egingo dira, baina ez da hala izango beti; herriko toki desberdinetara mugituko da. Dantza errazak dira ikasteko eta egiteko, hala diote Itsasiko eta Sahatsako dantzariek. Irekia da, ikasteko, egiteko eta gozatzeko. Plazan dantza egiteko ohitura berreskuratzeko saioa da.