Aho Bizarrik Gabe lehenetsi zuen Egigurenek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko mar. 17a, 11:47

Orain dela aste batzuk Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi batzuekin batera hitzaldi batean parte hartzeko gonbitea jaso zuen Jesus Egigurenek, baina berak nahiago izan zuen, jendaurreko agerraldi gutxi egiten dituela-eta, Azpeitikora etortzea. "Horixe esan nien antolatzaileei". Joan den asteartean izan genuen PSE-EEko presidentea Sanagustin kulturgunean, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloan.