Azpeitiko Kultur Mahaia eta Sanagustin Tuteran izango dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko mar. 28a, 11:51

Azpeitiko Kultur Mahaia eta Sanagustin Tuteran izango dira gaur, beren esperientzien berri ematen. Kultur Mahairen sorrera, eraketa, antolaketa, ibilbidea, helburuak, ekimenak eta abar izango dituzte hizpide, eta baita Sanagustin Kultugunearen ingurukoak ere.

Tuterako EH Bilduk antolatu duen mahai inguruan Azpeitiko Kultur Mahaia eta Sanagustin ez ezik gaitero talde bat eta gazte mugimenduko kideak ere izango dira hizlari. Kultur kudeaketarako beste eredu batzuk leloarekin antolatu dute hitzaldia.