Kultur Mahaiak batzarra egingo du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko api. 7a, 14:28

Aurtengo aurreneko batzarra egingo du Azpeitiko Kultur Mahaiko taldeek, ostegunean, Baigera I-eko aretoan, 20:30ean. 

 

Apirilaren 10ean —ostegun honetan— egingo du Azpeitiko Kultur Mahaiak urteko lehen batzarra. Oraingo honetan jorratuko dituzten gaiak honakoak izango dira:

- Iazko kontuen itxiera.

- Urteko plangintzaren aurkezpena, lan ildoka.

- Besterik.

Batzarra 20:30ean hasiko da.

Barne araudiaren arabera, urtean gutxienez hiru batzar egiten ditu Mahaiak; bitartean, taldekako bileren eta barne komunikazio bidez funtzionatzen dugu, eta bi astero Talde Eragilea biltzen da. Argazkian, batzarreko irudi bat.