2014/04/10 20:30

Kultur Mahaiko taldeen batzarra

Apirilaren 10ean —ostegun honetan— egingo du Azpeitiko Kultur Mahaiak urteko lehen batzarra. Oraingo honetan jorratuko dituzten gaiak honakoak izango dira:
 
- Iazko kontuen itxiera.

- Urteko plangintzaren aurkezpena, lan ildoka.

- Besterik.

Batzarra 20:30ean hasiko da.

Barne araudiaren arabera, urtean gutxienez hiru batzar egiten ditu Mahaiak; bitartean, taldekako bileren eta barne komunikazio bidez funtzionatzen dugu, eta bi astero Talde Eragilea biltzen da. Argazkian, batzarreko irudi bat.