Apirileko Dantza Jauziak, igande honetan plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko api. 9a, 15:20

Hileroko bigarren igandeetan Dantza Jauziak egiten hasi ginen Azpeitian. Dantza Suelto Eskolak, Itsasi Kultur Taldeak eta Sahatsa Dantza Taldeak elkarlanean antolatuta. Igande hau da apirileko bigarrena, eta plazan egingo dugu saioa, 12:00etatik 13:30etara. Dantza errazak dira ikasteko eta egiteko. Saio irekia da, ikasteko, egiteko eta gozatzeko. Plazan dantza egiteko ohitura berreskuratzeko saioa da.

--

--

Hirugarren dantza saioa izango da igande honetakoa. Luis Alberdik egin zion proposamena Azpeitiko Kultur Mahaiari. Kultur Mahaiari ideia gustatu egin zitzaion, eta Alberdik gidatzen duen Dantza Sueltoko eskolaz gain, Itsasi Kultur Taldearen eta Sahatsa Dantza Taldearen laguntzarekin, hilero saio bat egiteko erronka hartu dute.  Igande honetakoa hirugarren saioa izango da.

Ikasteko aukera

Plazan bertan ere egongo da ikasteko modua, baina aurretik ikasi nahi duenarentzat eskuragarri jarri ditu eskolak Luis Alberdi Beltzak. Astelehen eta asteazkenetan 21:15etik 22:30ak arte aritzen dira Ikasberrin, eta beste aukera bat ere badago, taldea osatzen bada: astearte eta ostegunetan, ordu berean, Betharrametan. 

Hilean 27 euro kostatuko dira eskolak, eta Sanagustin Kulturgunean eman behar da izena.