Zer galdetu nahi diozu Jon Sarasuari?

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko mai. 27a, 12:52

Josu Azpillagak jarriko dizkio puntuak Jon Sarasuari, bihar, Aho Bizarrik Gabe saioan. Berak prestatutako galderak ez ezik, jendeak bidalitakoak ere egingo dizkio. Zer galdetu nahi diozu Sarasuari? bidali galdera hona: ahobizarrikgabe@gmail.com.

Jon Sarasuak ematen du jokoa: Hiztunpolisa azken saiakera liburuari tira egiteko modua dago, euskararen eta euskalgintzaren inguruan dituen gogoetei beste buelta bat ematekoa, bertsolaritzan ere egina du bidea, Garabiden ere lanean ari da, eta egoera ekonomikoaz eta kooperatiben egoeraz ere egina du gogoeta...

Gai horiei buruz edo besteren bati buruz Sarasuari galderaren bat egin nahi badiozu, bidali ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera, eta Josu Azpillagak egingo dio.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k antolatzen dute Aho bizarrik gabe solasaldi zikloa.

Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte zazpi gonbidatu izan dira: Martxelo OtamendiJuan Jose IbarretxeBenito LertxundiMaddalen IriarteJose Maria Setien,Amets Arzallus eta Jesus Egiguren.