Ezinean-en kontzertua emango dute gaur Hamaika telebistan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko eka. 6a, 14:02

Ezinean taldeak Elkar estudioetan grabatutako kontzertua botako dute gaur, 21:55ean, Hamaika telebistan. Hemen, aurrerapena:

Zuzeneko bost kontzertu grabatu zituzten Elkar Estudioetan, maiatzean, Hamaika telebistarekin elkarlanean. Horietako bat Ezinean taldearena izan zen, eta gaur gauean emango dute.

Azpeitiarrak hirugarren diskoa kaleratu berritan ,Berriz, burubelarri dabiltza aurkezpen kontzertuetan. Orain arte zuzenekoetara gerturatzeko modurik izan ez duenak izango ditu aukera gehiago ere, eta gaurkoa berezi-berezia izango da, taldeko lau kideak etxeetaraino iritsiko baitira Hamaika telebistaren bitartez.