Herritarren parte hartzea eskatu du 'Azpeitiarron Napar Zuzterrak' taldeak, Nafarroako banderaren omenaldi ekitaldirako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko uzt. 22a, 14:21

Uztailaren 25ean Nafarroako banderari omenaldia egingo diote hainbat herritarrek, Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldekoek antolatuta, azken urteetako ohiturari jarraituz. Izan ere, Albako Dukea, Nafarroa osoaren konkista jarraituz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa konkista ondoren, Sakanatik sartu zeneko urteurrena dela gogoan izan nahi da. Gertatutakoa gogoratu eta "konkistak jarraitzen duen arren, menperatuak ez gaudela eta burujabetzarako gogoa bizirik dugula aldarrikatzeko" izango da ekitaldia. 11:30ean martxan abiatuko dira Olazko Amaren plazatik, Plaza nagusira, eta bertan euskaldunon Nafar banderari ohorezko ekitaldia egingo zaio, 12:00etan bukatuz.

Nafarroako banderaren omenaldian herritarrak beraiekin batera izatea nahi dute Azpeitiko Napar Zuzterrek (Azpeitiko Kultur Mahaiko Kide dira), eta horretarako deialdi zehatza egin diete:

11:00etan Olazko Amaren Plazara joateko gonbidapena, parte hartzea nahi duten guztiari, beltzez jantzita. Handik plazara kalejira egingo dute, eta plazan, ikurrin dantza egingo dute, Nafarroako banderarekin.

Plazaratzeko deia herritar guztiei egiten zaie presentziarekin eta denek batera bertso bat kantatuz "herri gogoa pizteko".

Egun horretan balkoietan nafar bandera ipintzeko gonbidapena ere egin dute. Erosi nahi duenak Agirre opari dendan aurkituko due.

Honakoak dira ekitaldian irakurriko den testua eta kantatuko den bertsoa:

 

EUSKALDUNON NAFARTASUNA DEN BURUJABETZAGOGOAN!

Gaurko egunez sartu zen Sakanatik Espainiako Albako Dukea berriz ere konkista jarraitzen.

Espaniak eta Frantziak, hainbat gerra eta genozidiorekin desagertu nahi izan gaituzte, baina

hemen gaude, bizirik!.

Gure herria “garenean gara”,GOGOAN dugulako aurretik izan garen guztia etageure geroa

eskutik eramateko GOGOA dugulako.

 

BURUJABETZAREN BI GOGO

  • genuena indarrez kendu zigutela GOGOAN

  • geure eskutik berreskuratzeko GOGOA bizirik!

Horren adierazle kanta dezagun guztiokaldapeko sagarraren doinuarekin bertsoa)

Nafarroako sagarraren

adarraren puntan

puntaren puntan

azpeitiarrok gaude bizirik

txiruliruli-txiruliruri

etengabe ernatzen dugu

herri hazi hori.

 

Gora euskaldunon nafartasuna den burujabetza!