Gure kontsumoak sortzen dituen kalteak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko ira. 11a, 18:01

Atzo izan zen Azoka Herritik ekimenaren barneko aurreneko ekitaldia. Ezkutuko Zorra film dokumentala eman zuten Ta3. Zine Klubekoek, eta mahai ingurua izan zen gero Ekologistak Martxaneko kide batekin. Zer pentsatua eman zuen dokumentalak. Oharkabean hartu ditugun kontsumo ohiturek munduaren beste txoko batzuetan ekartzen dituzten ondorioak erakusten ditu dokumentalak, kontsumo arduratsua bultzatzeko helburuz.

Dokumentala ikusteko, egin klik hemen.

Izan ere, kontsumoaren inguruko gogoeta bultzatzeko asmoa ere badu Azoka Herritik-ek, eta horretarako antolatu du Faktoria izeneko gunea. Hemen Faktoiariari buruzko informazioa. Eta Azokari buruzko guztia, hemen