Zer dakar bidezkoa ez den merkataritzak?

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko ira. 17a, 12:39
Zine emanaldiaren kartela.

Azoka Herritiken egitaraurako Ta3. Zineklubak antolatutako zikloko bigarren filma ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etan Sanagustin kulturgunean. Bidezko merkataritza izango du gogoetarako gai, Bidezko merkataritzari buruzko hiru begirada dokumentalarekin. Eta gaiaren inguruko gogoeta ere izango da.

Azoka Herritiken baitako ekimenak joan zen astean hasi ziren Ta3. Zineklubak antolatutako zine zikloarekin. Joan zen astean Ezkutuko zorra dokumentala eta mahai ingurua izan ziren, eta datorren astean amaituko da zikloa, Biziberri dokumentalarekin eta mahai inguruarekin.

Bihar beste hitzaldi bat ere izango da Sanagustin Kultugunean, 19:00etan, Ekonomia sozialaren garrantzia garapen lokalean hitzaldia goiburuarekin. Elkar-ekinek eta OlatuKoop-ek antolatu dute.

Azokaren egitarau osoa ikusteko, egin klik, hemen. Eta Azokari buruz argitaratu den guztia irakurtzeko, hemen.