Kupela taldeak disko berria atera du

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko urr. 17a, 14:52

Kupela taldeak lan berria kaleratu du, Eutsi goiari izenarekin. Elkar argitaletxearekin kaleratu duten diskoa orain artekoen ildo beretik doa. Honela dio argitaletxeak: "Bere formula amaigabea erabiltzen du taldeak, beste behin, eurek bakarrik sortzen dakiten zapore autentikoa lortzeko. Aitor Furundarenaren eta Mikel F. Krutzagaren ekoizpenarekin eta laguntzarekin, sekulako lan alai eta, era berean, sentikorra biribildu dute".

Laguntza izan duten arren, disko honetan ere Angel Larrañaga eta Xabier “Zabale” Alberdi dira proiektuaren bihotza.