Asteburuan antzerkia, kontzertuak, Argazki Rallya eta zinea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko urr. 31a, 11:39

Asteburu hau ere ekitaldiz beteta dator. Aspertzeko astirik ez du izango hala egin nahi ez duenak! Antzerki Topaketak hasiko dira batetik, Pikua tabernaren urteurrena ospatzeko DJak, AZTE tabernarien elkarteak antolatuta Mondocane eta Grises taldeen kontzertua izango da Sanagustin Kulturgunean, Mendiko XIX. Argazki Rallya ere egingo dute igandean, eta zinema ere bai. Hori gutxi ez, eta Erniarraitzek antolatutako bertso parranda ere gaur hasiko da.

Kultur ekitaldi ugari ditugu asteburuan. Hona hemen, puntuz puntu, asteburuan topatu dezakeguna:

Gaur, ostirala:

-XXXII. Antzerki Topaketak. Euli Giro. 21:30ean Soreasu Antzokian.

-Bertso parranda 2014. Taldeak: Iban Altuna, Oier Etxeberria eta Asier Garate Txibilter, eta Eneritz Arzallus, Maddi Gallastegi eta Josu Oiarzabal Xenpelar. 23:00etan Korrale tabernan.

Bihar, larunbata:

-XXXII. Antzerki Topaketak. Pankreas. 21:30ean Soreasu Antzokian.

-Pikua tabernaren urteurrena. 13:30ean triki-poteoa. 14:30ean bazkaria. 18:00etatik aurrera, Esne Beltza taldeko Dj Zigor DZ. 18:00etatik 19:00etara bitartean, tragoak 2x1 izango dira. 23:30ean Oihan Vegaren emanaldia.

-Kontzertuak. Modocane eta Grises. 23:00etan Sanagustin Kulturgunean. Doan.

Etzi, igandea:

-XXXII. Antzerki Topaketak. II: Antzerki Eskolen Eguna. 12:00etan plazan.

-XXXII: Antzerki Topaketak. Egun berri bat. 18:00etan Soreasu Antzokian.

-Zinea. Amor en su punto. 21.30ean Soreasu Antzokian.

Eta astean zehar gehiago

Kultur ekitaldiak ez dira igandean amaituko. Zinea astelehenan ere izango da, asteartean Fermin Muguruza izango dugu Aho Bizarrik Gabe solasaldietan, eta Antzerki Topaketek ere jarraituko dute. Agenda guztia ikusteko, egin klik hemen.