Antzerki topaketen barruan, herriko talde bana gaur eta ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko aza. 12a, 10:36

Euskal Herrian egiten ari diren antzerki lanak ikusteaz gain, herriko obrak taularatzeko aukera ere ematen dute  Antzerki Topaketek. Halaxe izan da aurten ere. Horren erakusle dira gaur eta ostiralean taularatuko diren lanak: gaur 15:30ean Habemus Zirkus antzeztuko dute herriko artista gazteek, eta ostiralean 21:30ean Orekaren desoreka eskainiko dute emakume antzerki tailerrekoek.

Iazko kurtsoan landuko lanak dira biak ere, eta Sanagustun Kulturgunean egin zituzten iaz, ikasturtearen amaieran. Orain, XXXII. Antzerki Topaketen barruan, Soreasu Antzokian ikusi ahal izango ditugu herrian bertan landutako obrak.

Aurretik idatzitako Habemus Zirkus lanaren moldaketa egingo dute gazteek. Emakume tailerrekoek, beraiek sortutako Orekaren desoreka lana eskainiko dute.