Otamendiren liburuari kritika, 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko aza. 25a, 11:34

Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa poema liburuari Hasier Rekondok egindako kritika kaleratu zuen igandean Berria egunkariak. "Barne erritmo definigaitz baten jabe, bere ortzi partikularrean karrankarik gabe barneratzen gaituen poeta handia, hitzen presentzia argitsua ondo neurtzen dakiena", dio Rekondok. 

Nolanahi ere, norberak egindako kritika bezalakorik ez dago. Igandean Sanagustin Kulturgunean izango dugu Otamendi bera, Xabi Borda lagun duela, errezitaldia egiten. Gerturatu, eta atera zeure ondorioak. Berria-n kaleratutako kritika oso irakurtzeko, egin klik hemen.