Gaur taularatuko dugu 'Badator Olentzero', 80 parte hartzaile baino gehiagorekin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko abe. 19a, 10:33

Hilabeteetan egindako lanaren ostean, ilusioa begietan, egindakoa herritarrei erakusteko desiatzen daude Badator Olentzero ikuskizunean parte hartu behar duten herritarrak. Gaur, ostirala, izango da egun handia, 19:00etan Soreasu Antzokian. Sarrerak salgai daude Sanagustin Kulturgunean; oraindik geldintzen dira, baina azkar doaz.

Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu duen arren, ezinezkoa izango litzateke ikuskizuna aurrera ateratzea herriko talde eta norbanakoen gogo eta lanik gabe.

Juan Antxieta musika eskolak, Julian Barrenetxea abesbatzak, Azpeitiko Metal Boskoteak, Azketa taldeak, Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza taldeak, Lakrikunek, Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak, haur eta gaztetxoen antzerki eskolak, Mirari Zubizarreta dantzariak, eta herriko beste hainbat aktore, bertsolari eta artistek hartuko dute parte bertan.

Gogotsu aritu dira lanean, eta seguru bihar nabarituko dela. Hona hemen informazio gehiago.