Bazkidetza kanpainari ekingo dio Lagun Onakek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2012ko uzt. 26a, 20:30

Lagun Onak futbol taldea hasia da datorren denboraldia (2012-2013) prestatzen. Horri begira, zuzendaritza taldeak bazkide kanpaina bati ekin dio, herrian bazkide gehiago lortu asmoz eta Lagun Onaken familia handitu asmoz.

Kanpainari hasiera eman asmoz, asteburu honetan mahai bat jarriko da herrian. Zapatuan (uztailak 28) eta igandean (uztailak 29), Eguzkitza tabernaren aurrean jarriko da mahai hori, 11:00etatik 14:00etara.

Horrela, bazkide direnek denboraldi berrirako txartela hartzeko aukera izango dute bertan; eta ez direnak, berriz, bazkide egin ahal izango dira.

Animatu eta egin zaitez bazkide, Lagun Onakek behar zaitu. Aupa Lagun!