Lagun Onak 1 eta Zamudio 0

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko aza. 26a, 10:39
Lagun Onakek 1 eta Zamudiok 0\ \ - Hamaikakoa:\ \ Atezaina: Andoni Errasti.\ Atzelariak: EgaƱa, Celihueta, Ibai eta Tena.\ Erdilariak: Iosu Aranburu, Julen Aranburu, Santesteban, Otamendi, Elusontodo.\ Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ - Adaketa:\ \ 60. minutuan: Eneko Ansola Joanes Otamendiren ordez.\ 70. minutuan: Juanma Iparragirre lesionatutako Celihueta ordez.\ 75. minutuan: Iker Uribarren Julen Santestebanen ordez.\ \ - Golak:\ \ 1 eta 0: 10. minutuan, Elustondok penaltiz.\ \ - Puntuak (Aurkako taldeko entrenatzailearen arabera):\ \ 3 puntu: Hodei Tena.\ \ 2 puntu: Adrian Abasolo.\ \ 1 puntu: Andoni Errasti.\ \ Sailkapen nagusia www.lagunonak.com webgunean duzue.\ \ - Laburpena: Partida oso garrantzitsua aurrera ateratzea lortu zuen Asier Olaizolaren taldeak pasa den larunbatean Garmendipen, Zamudio Bizkaiko taldearen aurka.\ \ Partida zelaiaren egoerak baldintzatu zuen, azken egunetan egindako eurien erruz, futbolean jolasteko desegoki baitzegoen Garmendipe.\ \ Partidaren lehen 20 minutuetan azpeitiarrak izan ziren nagusi. Horren ondorioz, 10. minutuan Joanes Otamendiri eginiko penalti bat tarteko, Elustondok aurretik jarri zuen Lagun Onak.\ \ Hortik eta lehen zatiaren amaiera arte, Zamudio izan zen nagusi hegaleko bi jokalari arriskutsuren eraginez, batez ere. Hala ere, ez zuten golik sartu. Bigarren zatian baloi jabetza Zamudiorena izan zen, baina ez zuten nagusitasun hori gol aukeretan erakutsi.\ \ Horrela iritsi zen partidaren amaiera eta hiru puntu garrantzitsu Kiruri jatetxeak babesten duen taldearentzat izan ziren. Azpimarragarria izan zen Hodei Tenak egindako partida bikaina eta Adrian Abasolok aurrean erakutsitako abilezia.\ \ Pozteko beste berri bat ere izan genuen larunbatean Garmendipen. Izan ere, Julen Santestebanek lehen minutuak jolastu zituen denboraldi honetan hainbat lesiok jokatzea oztopatu baitiote. Zorionak eta animo Julen!\