Bi puntuk ihes egin ziguten eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko ots. 17a, 09:03
Azpeitiko taldeak partida ona jokatu zuen atzo Amurrioko Basarte futbol zelaian. Partida guztia kontrolatua izateaz gain, gol aukerarik garbienak Asier Olaizolak zuzendutako jokalarientzat izan ziren. Horren adibide dira lehen zatian Oiñatz Elustondok, bigarren zatian Joanes Otamendik edo azken minutuan Adrian Abasolok izandako aukerak. Aipatzekoa da zelai erdian Iosu Aranburuk eta Juanama Iparragirrek egindako partida polita, kapitainak pase bikainak emateaz gain, bi jaurtiketa on ere egin zituen eta.\ \ Puntua garrantzitsua da datorren astean Garmendipen izango dugun derbiari begira. Izan ere, Elgoibar izango dugu Garmendipeko futbol zelaian datorren igandean, otsailak 23, 17:00etan hasita.\ \ Hamaikakoa:\ \ - Atezaina: Andoni Errasti.\ - Atzelariak: Julen Egaña, Iñigo Celihueta, Ibai Salvador eta Hodei Tena.\ - Erdilariak: Iosu Aranburu, Juanma Iparragirre, Oiñatz Elustondo, Joanes Otamendi eta Aitor Zabala.\ - Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ Aldaketak:\ \ - 65. minutuan: Alex Altolagirre Aitor Zabalaren ordez.\ - 72. minutuan: Julen Aranburu Juanma Iparragirreren ordez.\ - 78. minutuan: Iker Uribarren Oiñatz Elustondoren ordez.\ \ Golak:\ \ Ez zen golik izan.\ \ Puntuak (kontrako taldeko entrenatzailearen arabera):\ \ 3 puntu: Adrian Abasolo.\ 2 puntu: Hodei Tena.\ 1 puntu: Alex Altolagirre.\ \