Lagun Onak - Elgoibar \
Otsailak 23, igandea arratseko 17.00 tan\
Garmendipe futbol zelaia\
\
AURREKARIAK\
\
-Derbi oso interesgarria igandea Garmendipen futbol zelaian izango duguna, derbia izateaz gaina ondorengo partiduetarako egoera baldintzatuko baitu emaitzak. Irabazten duenak hurrengo asteetan lasaiago ibiltzeko aukera izango du eta galtzen duebnak berriz azken postuak gertu izango ditu.\
\
-Urtero egiten den moduan, urte honetan ere Lagun Onak futbol taldeak, urtean zehar partidu bat \"klubari laguntzeko eguna\" izendatu dut igandeko derbia. Beraz bazkideek ere lehiatilatik pasa beharko dute. Aurrez eskerrik asko igandean Garmendipera hurbilduko zareten guztioi Lagun Onak futbol taldearen izenean\
\
-Atsedenaldian zozketa bikain bat egingo da, KONTXI ARRAINDEGIAK eskainitako arrain zorta eder bat hain zuzen.\
\
-Txartelengatik zigortuta inor ez du izango Asier Olaizola entrenatzaileak, bai aldiz Elgoibar futbol tadeak, Larrea aurrelaria eta Bengoetxea erdilaria hain zuzen.\
\
Besterik gabe herritar guztiak animatzen ditugu igandean Lagun Onak futbol taldea ikustera.\
\
Lagun Onak futbol taldea