Lagun Onak 1 Elgoibar 1

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko ots. 25a, 12:50
Ez zen partida ona izan igandean Garmendipe futbol zelaian ikusi genuena. Ez zirudien halakoa izango zenik lehen zatiko lehen minutuak ikusita, non Lagun Onakek hartu zuen iniziatiba eta, horren ondorioz, ezker hegaletik egindako jokaldi bikain bati amaiera hobeagoa eman zion Adrianek, gola sartuz.\ \ Baina, aizpeitiarren pozak ez zuen asko iraun. Hiru minutu beranduago etorri baitzen Elgoibarren berdinketa. Etxekoek atzean izandako despiste bati amaiera ezin hobea eman zion-eta Arufe Elgoibarko hegaleko jokalariak.\ \ Hortik aurrera ezer gutxi ikusi zen. Joku geldoa, falta ugari eta aukera gutxi. Aukera bakarra Iparra ateratako korner bat zuzenean langara joan zenean sortu zuten.\ \ Hamaikakoa:\ \ Atezaina: Andoni Errasti. ANDONI ERRASTI \ Atzelariak: Julen Egaña, Iñigo Celihueta, Ibai Salvador eta Hodei Tena.\ Erdilariak: Iosu Aranburu, Julen Aranburu, Juanma Iparragirre, Aitor Zabala eta Joanes Otamendi.\ Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ Aldaketak:\ \ 57. minutuan: Iker Uribarren Aitor Zabalaren ordez.\ \ 65. minutuan: Oiñatz Elustondo Iker Uribarrenen ordez.\ \ 75. minutuan: Eneko Ansola Iosu Aranbururen ordez.\ \ Golak:\ \ 1-0: Adrian Abasolok 20. minutuan.\ \ 1-1: Arufek 23. minutuan.\ \ Puntuak Elgoibarko entrenatzailearen arabera:\ \ 3 puntu: Iosu Aranburu.\ \ 2 puntu: Adrian Abasolo.\ \ 1 puntu: Hodei Tena.\ \ Sailkapen orokorra eta partidako argazkiak: www.lagunonak.com webgunean.