Garaipen ikusgarria Portugaleten (2-3)

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko mar. 5a, 13:12
Portugalete 2 - Lagun Onak 3\ \ Garaipen ikusgarria azpeitiar taldeak Portugaleten lortu zuena. Igande karnabal goiza izaki baziren baja batzuk, baina taldeak maila ikusgarria eman eta sailkapenean bigarren den talde jarrilleroari irabazi egin zion.\ \ Partidan zehar era guztietako egoerak bizi izan ziren: aurreratu markagailuan, ondoren galtzen egon eta azkenik irabazi. Ikusgarria bertaratu zirenen hitzetan, eta sona handia izan duena futbol munduan.\ \ HAMAIKAKOA\ \ Atezaina: Andoni Errasti.\ Atzelariak: Julen Egaña, Hodei Tena, Iñigo Celihueta eta Ander Olaberria.\ Erdilariak: Julen Aranburu, Oñatz Elustondo, Juanma Iparragirre, Alex Altolagirre eta Julen Santesteban.\ Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ ALDAKETAK: 50. min., Iker Urbiarren Alex Altolagirreren ordez; 70. min., Aitor Zabala Julen Aranbururen ordez; 82. min., Eneko Ansola Oñatz Elustondoren ordez.\ \ GOLAK: \ 0-1: Adrian Abasolok, 30. minutuan\ 1-1: Asier Sanchezek, 32. minutuan\ 2-1: Sergio Garciak, 52. minutuan\ 2-2: Aitor Zabalak, 75. minutuan\ 2-3: Adrian Abasolok, 77. minutuan\ \ PUNTUAK (beti ere aurkako entrenatzailearen arabera): Adrian Abasolo (3 puntu), Andoni Errasti (2 puntu), Julen Aranburu (puntu 1)\ \ (Sailkapen nagusia www.lagunonak.com web orrialdean duzue.)\ \ LESIOA\ \ Aipatu nahi genuke partidako azken minutuan zelairatu berria zen Eneko Ansolak kolpe txar hartu zuela buruan eta, ondorioz, zauri handia egin zuela kopetan. Ospitalera eraman eta puntuak eman behar izan zizkioten. Animo Eneko, Lagun Onak Futbol Taldearen partez!!\ \ \ (Argazkian, Julen Santesteban ageri da baloia babesten igandeko partiduan)\ \ \ Lagun Onak Futbol Taldea\