Lagun Onak-Leioa (Hirugarren maila)

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko mar. 7a, 12:25
Bihar, larunbata, 17:00etan izango da partida, Garmendipe futbol zelaian. \ \ Partida polita aurreikusten da sailkapeneko aurreneko lekuan dagoen talde bizkaitarraren aurkakoa. Leioa azken urteetan talde sendoa izaten ari da, aurreko urtean ere igoerak 'play off' jolastu zuen eta aurten lidertzan dira ia denboraldi osoan.\ \ Lagun Onak futbol taldea ere momentu onean da eta seguru partida polita izango dela. Asier Olaizolak zuzenduriko taldeak ez du bajarik izango txartelen erruz. Aldiz, zalantza dira arrazoi deberdinak medio, Alex Altolagirre, Ibai Salvador, eta Hodei Tena, Baja seguruak dira bestalde Eneko Ansolo eta Asier Goikoetxea bi atzelariak lesioen ondorioz.\ \ Partidan zehar bi zozketa egingo dira; alde batetik, Kiruri jatetxeak eskainitako bi lagunentzako bazkaria eta, beste aldetik, San Sebastian harategiak emandako bi txuleta bikian.\ \ Lagun Onak-Aretxabaleta (Ohorezko Erregional maila)\