Pasa den asteburuan bi partida izan geniuten Garmendipeko futbol zelaian, bat larunbatean eta bestea igandean.\
\
Bi partidek izan zituzten amankomunean zenbait gauza: jende ugari joan zela partidak ikustera, baina bietan etxeko taldeak, Lagun Onakek, ez zuela punturik lortu. Besteak beste, Hirugarren Mailako taldeak Leioaren aurka jokatu zuen eta 1 eta 2 galdu zuen. 350 bat pertsona gerturatu ziren futbol zelaira. Ohorezko Erregional taldeak, aldiz, igandean Aretxabaleta izan zuen arerio eta 0 eta 1 galdu zuten azken minutuetan, beste hainbeste ikusleren aurrean. \
\
Aipatu nahiko genuke bi partidetan Lagun Onakek gol bakarra sartu zuela. Adrianek egin zuen Leioaren aurkako norgehiagokan.\
\
Aurkako entrenatzaileak emandako puntuak hurrengoak dira:\
\
3 puntu: Adrian Abasolo.\
2 puntu: OiƱatz Elustondo.\
1 puntu: Iosu Aranburu.\
\
Sailkapen orokorra www.lagunonak webgunean duzue.\
\
Lagun Onak futbol taldeak eskerrak eman nahi dizkie asteburuan Garmendipera hurbildu ziren guztiei.