Ezin izan genuen punturik ekarri Enkarterrietatik

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko mar. 17a, 14:32
Lehen zati ona egin ondoren, 0 eta 1 aurreratu zen Azpeitiko taldea, Joanes Otamendik sartuko gol on bati esker. Aukera gehiago ere izan zituzten bigarrena sartzeko. Besteak beste, Iker Uribarrenek eta Adrian Abasolok.\ \ Bigarren zatia hasi orduko (lehen minutuan) sartu zuten Zallako mutilek berdinketaren gola eta hortik aurrera Zalla izan zen nagusi zelaian. Bigarren gola ere sartu zuten eta handik aurrera Lagun Onakek nahi eta ezina izan zuen.\ \ Hamaikakoa:\ \ Atezaina: Andoni Errasti.\ Atzelariak: Oiñatz Elustondo, Iñigo Celihueta, Ander Olaberria eta Julen Egaña.\ Erdilariak: Julen Aranburu, Iosu Aranburu, Joanes Otamendi, Aitor Zabala eta Iker Uribarren.\ Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ Aldaketak:\ \ - 55. minutuan: Juanma Iparragirre Iosu Aranbururen ordez.\ - 72. minutuan: Eneko Ansola Joanes Otamendiren ordez.\ - 78. minutuan: Julen Santesteban Oinatz Elustondoren ordez.\ \ Golak:\ \ - 18. minutuan: 0-1 Joanes Otamendi.\ - 46. minutuan: 1-1 Pereda.\ - 68. minutuan: 2-1 Pereda.\ \ Puntuak, aurkako taldeko entrenatzailearen arabera:\ \ 3 puntu: Adrian Abasolo.\ 2 puntu: Aitor Zabala.\ 1 puntu: Iker Uribarren.\ \ Sailkapen orokorra: www.lagunonak.com webgunean.