Hiru garaipen etxetik kanpo!!\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko mar. 18a, 11:55
Hiru garaipen etxetik kanpo!!\ \ Arrasate 0 -- Lagun Onak 3 (ohorzko kadete maila)\ \ Denboraldi txukuna oso egiten ari dira Iñaki Pikuaren mutilak eta ondorioz 6.nak dira sailkapenean. Larunbatean Arrasaten jolastu zuten neurketa eta ondo jokatzeaz gain garaipen polita ekarri zuten Innovados babesten duen taldeak. \ Emaitza 0-3 izan zen eta gol gehiago sartzeko aukera ere izan zuten kadeteek, penalti bat ere huts egin bait zuten.\ Zorionak mutilak eta jarraitu lanean denboraldia amaitu arte.\ \ Argazkian Kadete mailako Xuban partiduko jokaldi batean.\ \ Antiguoko 0 -- Lagun Onak 1 ( gazteen euskal ligan )\ \ Xuban Peñak entrenaturiko taldea urte osoan moduan ederki dabil momentuz, eta pasa den astean prestigio haundiko garaipen lortu zuten Donostin Antiguoko taldearen aurka. Partidua etzen erraza izan eta garaipenaren gola Aitor Odriozolak sartu zuen 3 minutu faltan buruz.\ \ Puntu hauekin Glual Hidraulikak babesten duen taldean sailkapeneko bigarren posturari eusten dio eta aldeak haunditu egin ditu, Antiguoko sailkapeneko 3.postuan bait genuen.\ Oraindik 4 partidu geratzen dira liga amaitzeko eta gauza asko gertatu daitezke, beraz azken momenturarte lanean gogor jarraitu beharra dago, gazten liga nazional gero eta gertuago bait dago. Haundia litzateke bi urtetan bi igoerar lortzea\ \ Animo gazteak eta larunbatean Balmasedaren aurka lana egitera irten eta garaipena etorriko da.\ \ \ Zarautz 0 -- Lagun Onak B 2 ( ohorezko erregional mailan )\ \ Azkenean iritxi da hainbeste bilatutatko garaipena. 11 jardunaldi irabazi gabe egon ondoren, lortu dute b taldekoek garaipena, non eta Zarautzen. Garaipena lortu arren helburu nagusia mailari eustea zaila dago baina ez ezinezkoa eta badakigu Bittor Lekunberrik zuzenduriko taldeak ez duela etziko amaierarte.\ \ Larunbatean partidu serioa egin zuten Asti futbol zelaian, egin behar zena ikusita zelaia nola zegoen, egoera kaxkarrean. Golak Javier Soto eta Juan Nuñez sartu zituzten eta garaipen honek hurrengo partidurako indarra eman die Lizeaga sagarodtegiak babesturiko taldeari.\ \ Indar hau baliatu behar dute datorren astean Tourineg aurkako partiduari ekiteko.\ Ez da meritu makala zuena mutilak eta harro gaude zuekin, segi horrela.\ \ Lagun Onak futbol taldera.\