Beasainen irabazi, azkenean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko api. 1a, 11:59
Partida oso ona ez egin arren, hiru puntuak lortu zituen Lagun Onak futbol taldeak Goierrira eginiko bisitan 1 eta 0 irabazita. Lehen zatian Beasain gehiago izan zen eta bi aukera izan zituzten gola egiteko, baina bat Egañak atera zuen ate azpitik eta beste Iñaki atezainak gelditu zuen. Bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren eta Azpeitiko taldea hobeto jokatu zuten. Gola 69. minutuan etorri zen. Eneko Ansolak egindako erdiraketa berain atean sartu zuten Beasaingoek.\ \ Handik aurrera, azpeitiarrek hobeto jolastu zuten, eta bigarren gol bat sartzeko aukera bat edo beste izan zituzten. Aipatu bigarren zati horretan, Jon Ander Azpiazu azpeitiarrak debuta egin zuela eta ongi jolastu zuela. Zorionak Jon Ander!\ \ Aspaldi irabazi gabe zegoen Lagun Onak Beasainen eta azkenean garaipena lortu zen. Bazen garaia!\ \ Hamaikakoa:\ \ Atezaina: Iñaki Olaizola.\ Atzelariak: Eneko Ansola, Ander Olaberria, Julen Egaña eta Hodei Tena. \ Erdilariak: Ibai Salvador, Iosu Aranburu, Joanes Otamendi, Iker Uribarren eta Juanma Iparragirre. \ Aurrelaria: Aitor Zabala.\ \ Aldaketak:\ \ - 50 minutuan: Jon Ander Azpiazu Aitor Zabalaren ordez.\ - 75. minutuan Alex Aizpuru Joanes Otamendiren ordez. \ - 85. minutuan Alex Altolagirre Jon Ander Azpiazuren (min hartuta) ordez.\ \ Golak:\ \ - 69. minutuan: Beasaingo Aiotrren bere atean. \ \ Puntuak aurkako taldeko entrenatzailearen arabera:\ \ - 3 puntu: Iñaki Olaizola.\ - 2 puntu: Aitor Zabala.\ - 1 puntu: Juanma Iparragirre.\ \ Sailkapen orokorra www.lagunonak.com webgunean.