Futbolean jolastu eta Lizeagara\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko api. 4a, 20:37
Futbolean jolastu eta Lizeagara\ Lagun Onak --Bermeo, bihar larunbata 15.30 tan\ \ Asteburu honetan, larunbatean Apirilak 5,Lagun Onak futbol taldeko 3 talde eta zuzendaritza taldea Lizeaga Sagardotegira goaz afaltzera, eta bide batez Astigarragako sagardotegiari eskerrak ematera azken hiru urteetan emaniki laguntzagatik Ohorezko erregional mailako taldea babesteagatik. Jarraitu dezala horrela.\ Hau dela eta, gazte mailako, ohorezko erregional mailako eta hirugarren mailako taldeek larunbatean jolastuko dituzte partiduak Garmendipen. \ \ **Lagun Onak --Bermeo ( hirugarren maila)\ Apirilak 5, larunbata, arratseko 15.30 tan Garmendipen\ \ Aurrekariak: Asiero Olaizola zuzentzen duen taldeak Besainen irabazi ondoren ilusioz beterik ekingo dio bizkaitarren aurkao norgehiagokari. 3 edo 4 puntu falta dira matematikoki mailari eusteko eta ea larunbatean dauden 3 ak lortzea lortzen duten. \ \ Asierrek txartel erruz santzionaturik ez du izango eta aurreko astetik alderatuta, hiru jokalari berreskuratzen ditu, Iñigo Celihueta, Julen Aranburu eta Oiñatz Elusonto hain zuzen. Bestalde Adrian lesioagatik baja izan zen aurreko astean baino espero dezagu aste honetan berriro prest izatea.\ \ Aldiz zalantza da Julen Santestebananen partehartzea errenka bait dabil azken bi aste hauetan.\ \ Atsedenaldian Lino anaien laguntzarekin URDAIAZPIKO eder baten zozketa egingo da.\ \ **Lagun Onak - Hernani (ohorezko erregional maila)\ \ Apirilak 5, larunbata arratseko 18.00 tan Garmendipen\ \ \ \ Aurrekariak: Lizeaga sagardotegiak babestu eta Bittor Ondarrutarrak zuzentzen duen taldeak gelditzen zaizkion 6 finaletako bat dut larunbatean Hernani taldearen aurka. Maila mantentzeko aukerak ez dira asko, baina badaude oraindik eta horretarako ezinbestean larunbatean 3 puntuak Azpeitin geratu behar dute.\ \ Bittor entrenatzaileak, aurreko astean santzionatuta egon ziren 3 jokalari berreskuratzen ditu, Asier Gorostola, Iban Subinas eta Ibai Etxeberria kapitaina. Ea denon lagunatzarekin partidua aurrera ateratzend dugun, seguru baietz.\ \ \ \ Atsedenaldian San Sebastian harategi bikainak emandako bi txuleta zozketatuko dira\ \ \ \ \ \ **Lagun Onak --Aretxabaleta ( gazteen euskal liga )\ \ Apririlak 5, larunbata 12.30 tan \ \ \ \ Aurrekariak: Xuban Peñak zuzentzen duen taldea denboraldi bikaina egiten ari da, baina azken hilabete honetan emaitzak ez dira hain onak izan, eta igoera postuetan dauden arren azken bi partiduetara dena jokuan dutela iritxi dira. Galditzen diren bi partiduetan 4 puntu lortuz gero matematikoki gazteen nazional mailara igoko dira, azken urteetan lortu den mailarik gorenera. \ \ Beraz urte guztian erakutsi duten adorea eta kemena erakutsi behar dute larunbatean ere, denon laguntzarekin azken urteetako mailarik gorenean igotzeko. Merezi dute eta lortuko dute GLUAL HIDRAULICA-k babesten duen taldeak\ \ \ \ Atsedenaldian Zabala harategiak emandako bi txuleta zozketatuko dira.\ \ \ \ Lagun Onak futbol taldea