Beste urtebetez Hirugarren mailan izango da Lagun Onak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko api. 14a, 11:15
Lehen minutuetan Bizkaiko taldeak izan zuen baloiaren jabetza eta, horren ondorioz, baloia gehiago egon zen Andoni Errastiren ate inguruan. Baina, egia esan, aukera garbirik ez duten egin Zamudiokoek. Hortik aurrera, azpeitiarrak hobetzen hasi ziren eta gola iritsi baino lehen ere izan zuten aukera bat edo beste. \ \ 44. minutuan heldu zen partida aldatu zuen jokaldia. Iosu Aranburu eta Adrianen arteko jokaldi batean Adriani falta egin zioten, areatik 10 metrora. Hodei Tenak ez zuen asko pentsatu eta zuzenean jaurti zuen baloia sareetara. Gol ikusgarria benetan!\ \ Bigarren zatiaren hasieran Lagun Onakek partida itxita uzteko moduko aukerak izan zituen Adrianen, Joanes Otamendiren eta Iker Uribarrenen bitartez. Baina, ezin sartu gola eta azken minutuetan pixkat sufritu egin behar izan zuten Olaizolaren mutilek. \ \ DATU AIPAGARRIAK\ \ Lehen aipatu dugun Hodei Tenaren gol ikusgarria\ Iosu Aranburu kapitainak egindako partidu bikaina,pena azken minutuan kaleratua izan zela.\ Eta berri oso pozgarria: MIkel Agirre itzuli zela zelaietara, denbora luzen pubalgia arazoekin ibili ondoren.\ \ 0 eta 1ekoari esker, beste denboraldi batez, Hirugarren mailan izango da Lagun Onak taldea, denboraldia bukatzeko lau partida gelditzen badira ere.\ \ Hamaikakoa:\ \ Atezaina: Andoni Errasti.\ Atzelariak: Julen Egaña, Iñigo Celihueta, Ibai Salvador eta Hodei Tena.\ Erdilariak: Iosu Aranburu, Juanma Iparragirre, Joanes Otamendi, Oiñatz Elustondo eta Aitor Zabala.\ Aurrelaria: Adrian Abasolo.\ \ Aldaketak:\ \ - 55. minutuan: Iker Uribarren Oiñatz Elustondoren ordez.\ - 65. minutuan: Julen Aranburu Aitor Zabalaren ordez.\ - 80. minutuan: Mikel Agirre Joanes Otamendiren ordez.\ \ Golak:\ \ - 44.minutuan: Hodei Tenak falta jaurtiketa bat maisuki jaurtita.\ \ Puntuan kontrako taldeko entrenatzailearen arabera: \ \ - 3 puntu: Iosu Aranburu kapitainarentzat.\ - 2 Puntu: Adrian Abasolo aurrelariarentzat.\ - 1 Puntu: Andoni Errasti atezainarentzat.\ \ Sailakapen nagusia wwww.lagunonak.com webgunean duzue.