June Urain errealeko aurreselekziora

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko mai. 12a, 13:26
Nesken futbolak bere fruituak ematen jarratitzen du Azpeitin. Horren adibide da, Eguzkiñe Peña Euskal Selekzioarekin ikusteko aukera izan dugula asteburu honetan, eta Lagun Onak futbol taldeko June Urain Realarekin entrenamendu batzuk egiteko deitu dutela Zubietara. Horrez gain, bi aste barru Andorrara joango da Realarekin torneo bat jokatzera.\ \ Ea zortea duen Junek, eta laster elastiko txuri-urdinarekin ikusten dugun zelairik zelai. Horretarako, ordea, oraintxe arte bezala lan asko egiten jarraitu behar da. Beraz, June orain arteko griñarekin jarraitu lanean, gustuko duzu-eta futbola.\ \ Zihur gaude infantil eta kadete neska azpeitiarrek ere poza hartu zuteta, eta beraiek sinetsi egin behar dute lanarekin lortzen direla emaitzak. Galdetu bestela Eguzkiñe Peñari.\ \ Zorionak, eta disfrutatu!\ \ Argazkian erdian agertzen da June. Realarekin egindako entrenamendu batekoa da, eta Judith eta Leirerekin ageri da.\