Euskal Kopako final laurdena gaur, Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko mai. 20a, 23:01
Euskal Kopako final laurdenetako partida jokatuko dute Lagun Onakek eta Lauro Ikastolak gaur, asteazkena, 19:00etan hasita, Garmendipe futbol zelaian.\ \ Antiguoko eta Durango atzean utzi ondoren, Loiu herriko jokalariak ditugu azpeitiarren aurkariak final laurdenetan. Xuban PeƱaren mutilek dena eman beharko dute Bizkaiko taldearen aurka kanporaketa gainditu ahal izateko. Kanporaketako lehen partida gaur jokatuko da, eta eta igandean izango da bigarrena, Loiun.\ \ Azpeitiko gazteek lagun, guraso eta Lagun Onakeko jarraitzaileen laguntza eskatzen dute. Gainera, zozketa bereziak egingo ditu Lagun Onakek atsedenaldian. Gazteen partidan ohikoak diren Zabala harategiko txuletez gain, izena ematen duten guztien artean Lagun Onak futbol taldeko sudadera bat zozkatuko da. Horrez gain, zelai erditik gola sartzen dutenek ere txuleta bana izango dute sari moduan.\ \ Izango da ikuskizunik, eta hurbildu Garmendipera!\ \ Argazkian, larunbatean Santosekin atera zuten argazkia. Lagun Onak futbol taldeak bat egin baitu Santos eta bere familia egiten ari diren ekimen solidarioarekin.