Infantil eta alebin neska-mutilentzat entrenamenduak antolatu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko mai. 23a, 13:59

Lagun Onak futbol taldeak 2014-2015 denboraldirako infantil eta alebin neska-mutilentzat deialdiak prestatu ditu. 2001 eta 2002 urteetan jaiota infantil neskek maiatzaren 26an, astelehena, dute hitzordua. 19:00etan elkartuko dira Garmendipeko bulegoetan, denboraldiaz-eta hitz egiteko eta, ondoren, entrenamendu saioa egiteko.

Infantil mutilek, 2002. urtean jaiotakoek, maiatzaren 26an eta 27an egingo dituzte saioak. 19:00etan elkartuko dira Garmendipeko bulegoetan, eta ondoren egingo dute lan saioa. Alebin mutilek (2003an jaiotakoak) maiatzaren 27an eta 28an izango dituzte hitzorduak, 18:00etan, Garmendipen. Eta, Ohorezko Infantilak, berriz, maiatzaren 30ean elkartuko dira, 18:00etatik aurrera, Garmendipeko zelaian.