Giro bikaina eskolarteko futbol txapelketako finaletan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko mai. 28a, 14:48

Larunbat arratsalde polita bizi izan genuen Garmendipe futbol zelaian. Eskolarteko futbol txapelketako finalak ziren arratsaldean eta, eguraldia lagun, jende ugari bertaratu zen partidak ikustera.

Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako alebin eta benajamin taldeek hartu zuten parte finaletan. Urduritasuna nabari zen jokalarien eta gurasoen artean, eta animoak ez zitzaizkien falta izan parte hartu zuten neska-mutilei. Giro beroa izan zen Garmendipen, nahiz eta eguraldia hotza izan.

Lagun Onak futbol taldeak zorionak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei. Txapeldunei bi aldiz zorionak eta animoak txapeldunordeei. Zorionak batzuei eta eskerrak besteei, txapelketa beste urtebetez aurrera ateratzea posible egin duten guztiei; Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxe eta ikastola guztiei, Azpeitiko eta Azkoitiko udalei, koordinatzaileei eta entrenatzaileei, epaileei eta larunbatean boluntario lanetan aritu ziren guztiei.

Informazio gehiago, Lagun Onak futbol taldearen webgunean.

Hemen dituzue finalean parte hartu zuten taldeen argazkiak.