Lagun Onak Eguna izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko eka. 2a, 11:43
Ekainaren 7an, zapatua, Lagun Onak Eguna izango da. Ekimen ugari antolatu dugu egun horretarako, eta 10:00etan txupinazoarekin emango diote festari hasiera Jon Guridi eta Inazio OtaƱo Realeko jokalariek. Gero, hainbat futbol partida izango dira, eta 11:30ean Eibar taldeko jokalariak izango dira Garmendipen, sinadurak banatzen. Herri-kirol apustua ere izango da, 12:00etatik aurrera. 13:00etan Rodrigo Carrascosari omenaldia egingo diote. \ \ 15:00etan bazkaria izango da, Sanagustin kulturguneanm eta bazkal ostean, 16:30ean, 2013-1014 denboraldiko jokalari eta goleatzaile onenei sariak emango dizkiete. 18:00etan Elektro Texx taldearekin kalejira izango da, eta egunari bukaera emateko, 23:00etan hasita, Verrarter, The Grace Of Dionisius eta Arcada Social taldeen kontzertuak izango dira.