Mila esker, Patxi Azkargorta

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko ira. 11a, 12:04

Patxi Azkargorta joan zaigu, gizon jatorra, umila eta langilea. Azkargorta Bergaran jaio zen, 1926an, baina gaztetatik bizi izan da Azpeitian. Betidanik oso lotuta egon da herriko kirolari, batik bat, pilotari. Horrez gain, herriko ikastola sortzeko lan handia egin zuen, eta urteetan aritu zen beraien tindategian lanean. Haren semeak ere oso maiteak ditugu Lagun Onak Futbol Taldean. Xabier Azkargorta futbol entrenatzailea eta hautatzeilea da, eta Iñaki Azkargorta Kaki, berriz, gure taldeko jokalari eta entrenatzaile ohia, biek garrantzi handia izan dute klubean; eta garrantzi handia dute, oraindik ere.

Hori dela eta, bat egin nahi dugu Patxi Arkargortaren familiaren minarekin, eta bihotz-bihotzez gure babesik beroena eskaini nahi diegu guztiei. Batik bat, gure lagun Xabierri eta Iñakiri. Azpeitiko kirol talde bezala, Patxiri eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen: gugan bego, Patxi. Mila esker herri honengatik eginiko guztiagatik.