Jubenilek eta Erregional Mailakoek jokatuko dute Garmendipen asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko ira. 17a, 18:12

Bi taldeek larunbatean jokatuko dute: 15:30ean, zelai artifizialean, jubenilek; eta 17:30ean, zelai naturalean, Erregional Mailakoek.

Jubenilek eta Erregional Mailako mutilek jokatuko dute asteburuan Garmendipe Futbol Zelaian. Honakoak dira ordutegiak eta aurkariak:

Jubenilen Nazional Maila
Larunbatean, hilaren 20an, 15:30ean, zelai artifizialean:

Lagun Onak - Getxo

Erregional maila
Larunbatean, hilaren 20an, 17:30ean, zelai naturalean:

Lagun Onak - Urola

Erregionalen partiduan, zozketa egingo da Zabala Harategiaren produktuekin. Bi txuleta eder eta bi ardo botila ardo zozkatuko dira.