Xuban Peña: "Gogotsu goaz Athleticen aurkako partidura, disfrutatzera eta, ahal bada, emaitza ona ekartzera"

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2014ko urr. 10a, 17:05

Bihar, larunbata, jokatuko dute Nazional Mailako jubenilek Bizkaiko taldearen aurka. joan den astean garaipera eskuratuta, itxaropentsu daude.

Hiru puntu garrantzitsuak lortu dituzte azken jardunaldian Nazional Mailako jubenilek, eta horrek indarra eman die aurrera egiteko. 1-2 irabazi zuen Lagun Onakek, larunbatean. Hala ere, partidu "gogorra" izan zen Zarautzen aurka jokatutakoa, Xuban Peña entrentzailearen arabera. "Beste norgehiagoka batzuetan falta izan zitzaigun zortea izan genuen joan den astean", nabarmendu du.

Astea joan eta astea etorri mutilek gogor egin dute lana, emaitzak onak edo txarrak izan, eta hori ari da fruituak ematen. Nazional Mailako jubenilak denboraldi honetan igo dira maila berrira, baina txapeldunen izaera dute, galdu ala irabazi. Zapatuan, adibidez, galtzen hasi zen Lagun Onak, zazpigarren minutuan; baina 21. minutuan, berdinketa lortu zuten Ariñoren jokaldiarekin, eta 65.ean, berriz, garaipena, Arantzetari esker.

Taldeak badaki hurrengo aurkaria gogorra izango dela: "Gogotsu goaz Athleticen aurkako partidura, disfrutatzera eta, ahal bada, emaitza ona ekartzera", azaldu du entrenatzaileak. Peñak adierazi du ez dutela "presiorik", eta ahal den guztia egingo dutela.

Hirugarren Mailakoak, etxean

Espainiako Ligako Hirugarren Mailako jokalariak ez dute zorte handirik izan azken jardunaldietan. Joan den asteburuan, kanpoan jokatu zuten, Balmaseda Futbol Taldearen aurka, eta 1 eta 0 galdu zuten azpeitiarrek.

Etxean jokatuko dute mutilek bihar, larunbata, 17:30ean, Alaves B taldearen aurka. Aurkaria oso gogorra da, beraz, herritarren babesa beharko du taldeak.  Gainera, bi zozketa egingo ditugu atsadenaldian: bi lagunentzako jatordua, Kirurin, eta Ameztoi enpresaren janari saskia.