Bost fitxaketa eta bi kontratu luzaketa iragarri ditu Lagun Onakek datorren denboraldirako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2023ko uzt. 7a, 09:00
Lagun Onaken eta Cultural Durangoren arteko partida bateko irudia. (Luis Iturrioz)

Ibai Salaberria, Mikel de Alba, Iñigo Ariztimuño, Haitz Lopez eta Andoni Errastik gizonen talde nagusian jokatuko dute datorren denboraldian. Andoitz Amenabar eta Iker Hidalgo azpeitiarrek ere kontratua berritu dute.

Espainiako Hirugarren Mailan aritzen den gizonen lehen taldeari dagozkion hainbat iragarpen egin ditu Lagun Onakek. Duela aste batzuk iragarritako fitxaketa, kontratu luzaketak eta entrenatzaile aldaketaz gain, gizonen talde nagusirako beste bi kontratu luzaketa eta bost fitxaketa berri egin ditu Lagun Onakek.

Ibai Salaberria tolosarra, Mikel de Alba eta Iñigo Ariztimuño irundarrak, Haitz Lopez zaldibartarra eta Andoni Errasti eibartarra izango dira 2023/2024 denboraldian Lagun Onaken gizonen talde nagusian jokatuko duten kide berriak.

Andoitz Amenabar eta Iker Hidalgo azpeitiarrek ere taldean jokatzen jarraituko dutela iragarri du klubak, kontratua berritu baitute.