Bazkidetza kanpaina abiatu du Lagun Onak futbol taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2023ko abu. 16a, 10:24

Bazkide egin nahi dutenek klubak Garmendipen dituen bulegoetara joan beharko dute.

2023-2024 denboraldia hasteko aste gutxiren faltan, Lagun Onak futbol taldeak bazkide egiteko deia egin die herritarrei, "txartel bakar batekin, Garmendipen jokatzen den guztia ikusteko aukera" eskainita. Bazkide egin nahi dutenek ordaindu beharko duten urteko kuota zenbatekoa izango den ere jakinarazi du, txartel motaren arabera:

  • Ohorezko bazkideak: 65 euro.
  • Ohiko bazkideak: 95 euro.
  • Jubilatuak: 60 euro.
  • Gazteak (16 urtetik 20 urtera): 60 euro.

Bazkide egin nahi dutenek klubak Garmendipen dituen bulegoetara joan beharko dute.