Asteburua Deba bailaran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea 2014ko api. 2a, 16:19

Larunbat goizean Lagun Onakeko kadeteak Elgoibarren izan ziren. Goizeko 11:00etan irteera, 125 txirrindulari bildu ziren bertan. Haizeak min egin zuen batipat erorketak eragiten, baina baita ihesaldiak sortzen ere. Hirukote batek ihes egin zuen Mendarotik buelta egin ostean Bergarara bidean, hiru txirrindulariak indartsuak izanik. Nahiko larri baina harrapatzea lortu zuten pelotoiko gizonek berriro Mendarotik buelta egin aurretik. Orduantxe hasi zen lasterketa definitzen, izan ere boskote batek alde egitea lortu zuen jada helmugarantz zihoazenean. Boskote horretan aurkitzen zen Aitzol Odriozola azpeitiarra, baina tamalez hirugarren postuarekin konformatu behar izan zen, sprintean itxita geratu baitzen. Lasterketako irabazlea Iker Imaz (Inoxcra) izan zen eta bigarren Iñigo Altuna (Buruntzazpi) sailkatu zen. Taldekako sailkapenean Lagun Onak 2.a izan zen Limousinen atzetik. (Ikusi sailkapen osoa)

Arratsaldean, berriz, jubenilak Antzuolako Uzarragara igoeran izan ziren. Aste honetan ere parte hartze handiarekin, 189 txirrindularik parte hartu zuten. Lasterketa bizkorra, ihesaldiak suertatzea zail izan zen, baina kilometroak aurrera joan ahala, 60. kilometro inguruan indarrak ere ahuldu eta orduantxe irten zen eguneko ihesaldi nagusia Alonso, Contreras, Errazkin… bezalako gizon indartsuak bertan izanik. Hauen artean erabaki zen lasterketa, azkarrena Cyril Barthe (Orthez) izan zelarik. Atzetik aurrera egin beharrean aurkitu ziren gure txirrindulariak, helmugan Unai Orbeak 14. postua lortuz. Taldekako sailkapenean 4.ak izan ginen. (Ikusi sailkapen osoa)