Lehen Hezkuntzako gaztetxoek ibilaldia egin dute Lasaora eta Zestoara

Atzo, zapatua, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko kideekin batera Lehen Hezkuntzako hainbat ikaslek Eskola Kiroleko ibilaldia egin zuten. LH3 eta 4 mailetako haurrak Azpeititik Lasaora joan ziren, eta LH5 eta 6 mailetako gaztetxoak, berriz, Zestoara. Eguraldi bikaina lagun, hainbat ikaslek parte hartu zuten txangoan.

Hona hemen atzoko argazki bilduma: