Nekane Zinkunegi eta Josu Oiartzabal ...

Erabiltzailearen aurpegia Laxaro Azkune | Iruzkina
2012-04-11 12:55

Nekane Zinkunegi eta Josu Oiartzabal "Xenpelar", Erniarraizko bi kide, Osinalde Sariko finalean. Larunbat honetan, apirilak 14, izango dira kantuan, Amaia Iturriotz, Peio Ormazabal, Maddi Ane Txoperena eta Imanol Uriarekin batera. Azken Erniarraiz sariketan parte hartuak dira Amaia Iturriotz eta Peio Ormazabal ere, Amaiak hirugarren postua lortu zuen gainera. Gabiriko Osinalde elkartean 20:30etan izango da afaria eta ondoren finaleko saioa, giro bero eta ederrean. Animo ba, Nekane eta Josu, ea lan on bat egiten duzuen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa