35/02 auzia amaitzear dela eta, Azpeitiko Libre ekimenaren gogoeta

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2014ko mar. 11a, 09:51
Gaur amaituko da madrilgo audientzia nazionalean 35/02 izeneko auzia (herriko tabernen auzia). 2013ko urritik gaurdaino luzatu da 34 lagunen aurkako epaiketa. 34 lagun hauek Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunan lan politikoa egiteagatik izan dira epaituak, eta aipatutako alderdietan lan politiko publikoa egitearren, ETAko kide edo laguntzaile izatea egotzi zaie, horretarako inolako frogarik aurkeztu gabe. 'Dena da ETA' tesia dago epaiketa honen atzean, bere garaian Egunkaria, Egin, Udalbiltza, Jarrai-Haika-Segi edo 18/98 auzietan bezala. \ \ Epaituak izan diren 34 kideez gain, euskal herri osoko 110 herriko taberna ere epaitu dituzte, ETA finantziatzea egotzita. Ezin aipatu gabe utzi, 12 urteko 'ikerketa'-ren ondoren, prostituzioan aritzen diren emakumeak babesten dituen Askabide elkartea oraindik sumario barruan zutela, Herriko taberna bat zelakoan. Akatsak etangabeak izan dira 5 hilabetetan zehar.\ \ Pasa den ostiralean izan zen fiskalaren txanda eta honelako zigorrak eskatu zituen:\ - 4 urte eta erdiko zigorra 5 lagunentzat \ - 2 urte eta erdiko zigorra 7 lagunentzat.\ - 2 urte eta 2 hilabeteko zigorra 13 lagunentzat. \ - 9 lagunen aurka ez du zigorrik eskatu fiskalak.\ - 110 herriko tabernetatik 4 elkarteri soilik kendu zien kontuak bahitzeko eskaera. Orkatz azpeitiko kultur elkartea beraz ixteko arriskuan aurkitzen da. \ \ Istruzioa gehiegi luzatzeagatik zigor eskaerak arindu ditu fiskalak, baina oraindik ere ETAko kide edo laguntzaile izatea egozten die epaituei. Esan beharra dago akusazio partikularrak zigor gogorragoak eskatu dituela epaituentzat.\ \ Azpeitiko LIBRE lantaldetik epaiketa politiko hau bertan behera utzi eta auzipetu guzti-guztien absoluzioa exigitzen dugu. Ez dugu onartuko lagun bakar bat ere zigortua izatea, ez dutelako inolako deliturik egin. Orkatz Kultur Elkarteak libre izan behar du bere kultur jarduera aurrera eramateko askatasun osoarekin. Eta Segiren aurkako epaiketatik sententziaren zain aurkitzen de Olatz Izagirre herritarrari ere gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu. Herri honetan konponbidera iristeko oztopo dira horrelako epaiketak eta euskal herritarrok dugun itxaropena zapuztea dute helburu. Azpeitiar eta euskal herritar guztioi dei egiten dizuegu honelako epaiketak salatzeko ekimenetan parte hartzera. \ \ Orkatz eta Olatz LIBRE nahi ditugu!